domingo, octubre 08, 2006

Hementxe naiz berriro ere argazki polit batzuk sartzeko asmoekin. Esan nizuen, ezta festa batean kupela kupela jarri zigutela? Ba hementxe dezue une miragarri horren argazkia, ahaztezina dudarik gabe!!


Bestea, farran Pint tabernan da. Aurrean dagoen neska hilehoria, Beda da, Arri-ren Kummi-a. Iaz Euskal herian egon zena erasmus. Beraz ezagutzen du zer den ona! Beste mutila bere ligea da. Gora basquian lover-ak!!
Hurrengoa, gure etxe ondoan dagoen lakuaren argazkia da. Hori da Finlandian daukaten guztia, ura eta zuhaitzak!! Beno, badituzte beste gauzak ere bai, baina garrantzitsuena hori da.
Horrekin gutxi gora behera bukatzen da lehenengo asteburua. Eskurtsio magoak ere egin genituen lakukoaz gain, baina ez genuen ezer berezirik topatu hemen komentatzea merezi duenik. Egia esan heria lasaiegia da, ez dauka ezer, baina bertan dauden zuhaitzek dituzten koloreak harrigarriak dira zeharo. Gorri gorrienetik, horiraino, tartean imagina ditzakezuen tonalidade guztiekin.

Hurrengoan berriz nere urteak izan ziren. Ostiralean pale-a iritsi zitzaigun. Dios mio que ilusíon, gure txorizo, urdaiazpiko, antxoa, gazta,.. guztiak han etorri ziren, bat bera ere falta gabe!! eta ostiralean horrela ibili ginen, dandolo todo todísimo! Ez badezue sinisten ikusi eta zuek erabaki:
Ene, zeinen ondo pasa nuen!! Jo, baina komentatu dizuete ere ( beno, sartzen dizkizuedan TXAPEKIN NOLA EZ!!) ez dakitela edaten eta beti hiper mozkorrak bukatzen dutela edo erdi lo edo pela botatzen edo borrokan, ezta? Ba hona hemen nere hitzak egiaztatuko dituen argazki bat. Arri kainero bat da eta aukera ikusi zuen bezain laster kamera prestatzeko esan zidan eta hantxe atera genuen ondoko argazkia. Buah ze kinkia izan zen bere aurpegi parean flaxa ikustea, baina eske argazkiak izugarri merezi du, ezta?
Beno neskatxak gaurkoagatik nahikoa izan det ordenagailuarekin, hurrengoan gehiago fijo. Lasai zerem izango dezue nere berri, aio!!!!! Muxutxuek danoi!!

0 Comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Comentarios de la entrada [Atom]

<< Página Principal