viernes, julio 16, 2010

jazz jazz jazz!!!!!!


Hasiera batean post honek beste sarrera bat zuen... Tuba Skinny ikustera nindoala idatzi nuen, eta kriston exaltazioaz idatzi nuen, ez dakit zenbat mila sentimendu klasetaz hotzegiten nuen, iraganera bidaiaz, neworleansko mende hasietrako ez dakit ze kontu aipatu nituen... hurrengo egunean berriro irakurri nuenean lotsatu egin nintzen, eta kendu egin nuen, ez dakit inork irakurriko zuen... baina bai, talde honek zeozer mugitu dit barrenean, ez dakit, Bessie Smithen diska zaharrak berreskuratu ditut, Rosetta Tharpe deskubritu det... pasada bat... ez dakit, gaur egun musika hain da elektronikoa da... nik ez det ezer ulertzen hortaz, orduan ikustea gaur egun horrelako gauzak egiten direla, eta hain ondo eginak gainera... ba poztasuna ematen dit... kaletik lasai lasai joan eta horrelako lasaitasuna topatzea... sin un txun txun matxakon... ba bai, emozioak jota egon naiz aste osoan.... goiz ta atsalde jotzen zuten hiriko hainbat puntutan... eta hantxe joan naiz haien bila ahal izan dudan guztietan... eta azkeneko egunean ez nintzen ausartu haiengana joaten ea donostian ibiliko ziren galdetzeko... espero degu enteratuko garela...

muxu bana eta lasterarte!!!!






Ei ei ei!!!!! bila ta bila nenbilen, ta hara non topatu ditudan, Donostiako alde zaharrean jotzen!!!! ze fuertea!!!! ikusi al dituzue zuek???????????

2 Comentarios:

Blogger glupglup dijo...

Uauu!!
Bihar Lindyko intensibo batera noa, horrela hurrengoan holako bat ikusten degunen EH-ko kaleetan dantzan hasteko gai izango naiz!! Nekin animatuko ezta?

02:37  
Blogger Unai dijo...

Jejeje, ni gero banoa ere dantzaldi batera hemengo taberna batian... ba bai, uda hontan espero det elkarrekin dantza egiteko aukera izango degula. Muxu!!!!

13:14  

Publicar un comentario

Suscribirse a Comentarios de la entrada [Atom]

<< Página Principal