jueves, marzo 03, 2011

Antiguako inauteriak!!

Apa kuadrila!!
Hemen iritsi zaizkigu berriz mozorrotzeko inolako aitzakiarik behar ez diren egunak!! urtero bezela, tolosara jungo garelakoan nago. Gure ideia, itsasoz jantzita, ala arraltzalez jantzita edo zerikusia duen zeozertaz jutea da, beti ere izugarrizko hotza ingo dula kontutan hartuta!! Ala ta guztiz ere norbaitek erdi biluzik, lamiarena egin nahi badu ere ametituko degu, naiz eta gero gripea guri kutsatu!

Baina post honen arrazoia, beste bat da: ANTIGUAKO INAUTERIAK ADITZERA EMATEA!!
BAi bai, entzun dezuen bezela. Herri txiki honetan izugarrizko jentilajea dago eta hauetako batzuek, karnabalak herrian ospatzea erabaki dute. Gu ere jendilaje honen pareko garenez zentzu onenean, parte hartzea erabaki degu. Antiguan horrenbeste maite genuen kioskoaren bila, larunbat eguerdian "Rocio-ko peregrinazioa" martxan jarriko da. Guk, faralaes soineko bat egin degu plastikozko poltsekin, beraz ez da zaila parte hartzea. Norbait geio animatuz gero ongi etorri izango da!! Bestela, kalderereoen jantziak ere balio duela esan zuten beraz aitzakiarik ez jarri eta etorri larunbat hontan Rocio-ko bide xelebre hontan parte hartzera.

Jarri deten argazkia, gauza gutxikin edozer egin daitekeela gogoratzeko da. Ez dezagun gometxekin jolasten ziren haur horien ezpiritua galdu!!
Gora Antiguako giroa!!!

2 Comentarios:

Blogger muxurdin dijo...

Iritsi da eguna eta gure mozorroa luzitu degu!!! Argi geratu da berriro ere imaginazioak edozer egitera eraman gaitzakela!

Berriro haur, berriro plastikozko poltsak jantzi, berriro matia kaletik txoroarena egiten... aix...

Ama, nik ez dut gehiago hazi nahiiiiiiiiiiiiii!!!

16:43  
Blogger glupglup dijo...

nik ere eztaaaa!! Ta hori, tziki xamar geratu nitzala ;)
Gora INAUTERIAKK!!

00:46  

Publicar un comentario

Suscribirse a Comentarios de la entrada [Atom]

<< Página Principal