martes, septiembre 04, 2012

Malaysia!! (Kuala Lumpur)

Apa kuadrila!!
Azken aldian katua hiltzear daukagunez erabaki det gure bidaiko argazkiak hemen igotzen joatea. Badakit Imanolek facebook-ean jarri dituela zenbait argazki baina bueno espero det gehiegi ez aburritzea ;)
 Lehenik eta behin KL-rekin hasiko naiz, hiriburua. Hiri handi guztiek bezela gauza asko ditu ikusteko baina ez da beste herri txikiak bezain erakargarria.
 Famatuena, munduan altuenak diren dorre bikiak: petronas towers!!
 

Parke hau, Petronasen azpian dago eta badu leku bat bainatu ta guzti in daitekeena. Han pasa genuen eguerdia hankak "a remojo" jarrita!

Hau da Merdeka plazan dagoen "Bangunan Sultan Abdul Samad". Ez dakit zer esan nahi duen baina polita zen eta gainera argien koloreak aldatuz doaz beraz gustu guztientzako dago ;)
Hau da KL-eko Masjid Jamek mezkita. Pena muslim-ak ez garenok ezin degula sartu :(

Hango hiri handiek daukaten onena zera da: JANARI goxoaaaa!! Lehenego argazkian, BBQ. Bigarrenean egin gabeko brotxetak eta hirugarrenean "Steam boat". Gauzak gordinik sartzen dituzu irakiten dagoen saldan sukaldatu dadin!!

Naiz t aazken eguneko argazkiak izan, KL-ko aireportua denez ba ehemn sartzea erabaki det. Lehenengoan ikusten dena, aireportuko pasilo bat da eta hurrengoan berriz erdi erdian zegoen "Oasis" antzeko bat non aireportuko aire egokitutik alde egiteko aukera zenun kalera irtenda. Hori bai todo muy bonito puesto con plantitas, cascadita etab.


Kl ondoan Batu Caves daude. Hau da induek duten tenplo handienetarikoa inguru hontan.
 
Tenploa 280 bat eskailera igo ta gero dago kobazulo baten barruan.
Badakizue enaizela inolako erlijioren aldekoa baina gizon sinpatiko bat gerturatzeko esan eta holaxe margotu gintuen beraz autoktono baten itxura hartu nuen!!
Eta azkenik, lehen kapitulo honekin amaitzeko, Ima bere kuadrila berriarekin ;p


0 Comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Comentarios de la entrada [Atom]

<< Página Principal