lunes, enero 29, 2007

Revontulet!! Northern Lights!! Aurora Borealis!!

Bai neskatxak. Gaurkoan aurorak ikusteko aukera izan degu. Lagun bati beste lagun finlandiar batek SMS bidez bidalitako mezu bati esker. Hara non bi segundotan mutiko honen etxe aurrean 7 bat lagun elkartu garen eta hantxe joan gera argi misteriotsu hauen bila. Lakura iritsi garenean behe laino kutre bat besterik ez zegoen baina ala ere zai geratu gera. Ea behe laino eta guzti ikusteko aukera degun!! Baina denbora aurrera zijoan eta ezer ez. Argi misteriotsuen arrastorik ez. Beno, ez argi horiena ezta bestelako argiena ere ez, egiten zuen behe laino nazkagarriarekin ez baikenituen ezta lakuaren beste hertzean dauden etxeak ikusten.
Baina pixkanaka pixkanaka lainoa desagertzen joan da eta behintzat zeru polit bat genuen gure buruen gainean. Hasieran izar bat besterik ez dugu ikusi. Gero, beste bat. Beida, han ere badago bat. Horrela, zerua beltza jartzen hasi da. Baina bazegoen erdi erdian erdi grixa zegoen zonalde bat. Gutako batek komentatu du; ez ote da "via lactea" delakoa izango?? Eta gu; zu erotuta zaude gizona!!
Ba beida, ez zuen arrazoia, baina bapatean zeru zati horretan honakoa gertatu da:
Bai, hau da "aurora borealis" famatua!! Egia esan argazkietan ez da oso ondo ikusten, zuzenean beti ere harrigarriagoa baita, baina uste det ideia bat egiteko balio duela, ez?? Gainera ez izan inolako inbidiarik argazki hauek atera ahal izateko, ordu eta erdi egon behar izan baitegu -22ºctan beraz etxetik ikustea ere ni tan mal!!
Muxutxuek eta ondo segi neskatxak (eta mutila!!)!!! AIOOOOOOO!!!!!!!!!!!!!

3 Comentarios:

Blogger muxurdin dijo...

joder fitx, qué momentazooooo!! ze fuerteaaaaaaaa!! ezin det sinistu ere egin... argazkietan magia ematen du, harrigarria!! buah, ahaztezina, eh? pozten naiz horrelako momentu berezia bizi izan dezulako... nahiz eta izoztua egon... joder, -22º... ta gu hemen kexatzen 1ºtan geundelako... bueno, azken aldian epeldu du behintzat...
bueno neska, jarraitu disfrutatzen eta argazkiak ateratzen!! portzierto, bidali londreseko azken argazkiak ahal dezunean, bale? badakit batzuk falta zaizkigula... azken egunetakoak uste det... muxu handi handi bat denontzat!

01:09  
Blogger pitufina dijo...

Buaaa!!! qué pasada!!! Ez dakizu ze enbidia pasa nuen telefonoz esan zenidanean Aurora borealisa ikustera zindoazela. Ala ere, Otsaila hilabeterik hotzena bada, baliteke nik ebai egunen batean ikusi ahal izatea...!!! jo, hilabete bat barru Tallinen ikusiko gara, ze gogoak dauzkadan!!!!
Muxu!!

12:02  
Blogger Nak dijo...

Aupa denoi!!

Batzuek galdetuko zenioten zuen buruei ea non ostia sartu naizen aspaldi honetan,...

Ba agetu naiz berriro ere! Bizi naiz!!

Ostia fitx flipantea iruditu zaizkit argazkiak! hori benetakoa al da? Ez zenuen ba montajerenbat egingo ezta? jejejeje Pozten naiz horrelako gauza sinestezin bat zuzenean bizi izanaz!! eta -22ºena,... mekaguen la letxe!! animo!!

Bueno nahiz eta denak jakinaren gainean egon hemendik esango dizuet,.... Oihane ta biok bisitan goazela!!! Nik ere nere emozioei irteera emateko beharra nuen eta bueno hortan ari naiz! Orain arte azterketak direla eta ez naiz konsziente izan baina gaur Oihanerekin egon naizenetik eta etxean plana komentatu dudanetik,...txoratzen nago!!! Zuek ikusteko izugarrizko gogoak sentitzen ditut eta momentua geroz eta hurbilago ikusteak,... brrr urduri jartzen nau!!

00:01  

Publicar un comentario

Suscribirse a Comentarios de la entrada [Atom]

<< Página Principal