jueves, julio 05, 2007

Finlandia tropikaleko berriak

Hementxe nago, etxean, txokolate bero bat hartzen, etxean eginiko bizkotxoarekin eta nata pixka batekin gainetik. Orain 30 bat minutu esnatu naiz. Gosaldu ostean, sukaldea garbituko det eta behin lekua dagoenean, ogia eta beste bizkotxo bat prestatuko ditut. Etxera biali behar deten kaxa bat prestatu ostean berriz, porrupatata jarriko deu sutn ta hemen ohitura degun bezela, 5ak aldera edo bazkalduko deu.
BAi neska mutilok, hauek dira egunean zehar in beharreko gauzak. Hori da, asmatu dezue, oporretan nagooo!!!
Arratsalde partean (8tatik aurrera) tenisea jolastea juten gea. Ala zergatik ez, hondartzara, edo lakura, edo hirira pote bat hartzea, sauna,... Potrojorran!!
Ordua zan, urte osoa gauza bera iten pasa ta gero luze xamarra in da azken hilabetea. BAina beno, naiz eta ikasketen gaia amaitutzat jo ez da guztiz egia. 5. maila osoan 5.0 batekin geratu nahi ez badet behintzat finesei presioa sartu behar diet (ez dela gauza errexa), beti bezela gauzak nahi duten bezela in baitituzte.
Informatuko zaituztet hurrengo emanaldian.
Muxu handi handi bat eta zainduuuuu, aioooo!!
PD: atzo bezela, baiata gaur ere, 30ºC inuru dituguuuu, jejeje

1 Comentarios:

Blogger pitufina dijo...

Bai, bai, zuk presioa sartu, ze bestela bakizu zer esango dizuten... "This is Finland!"
Bainon behintzat, oporretan zaude! Disfrutatzen! Pozten naiz.
Nik bihar atzo gaueko argazkiak jarriko ditut.
Ea gau lasaia dudan gaur...

15:28  

Publicar un comentario

Suscribirse a Comentarios de la entrada [Atom]

<< Página Principal