miércoles, abril 11, 2007

OTRA DESPEDIDA...







Goizeko 8:30tan iritxi naiz etxera aireportuan bukatu den gau oso luze baten ondoren... ane urtizberea ere joan da... beti egiten da ohean horrelako zulo bat norbait joaten denean... baina beno, kontaktuan jarraitzen dugu... parranda izugarrri bat blueseko tabernan (sorginak izan ginen), resaca izugarri bat Notting Hillen berriro ere, erosketak, emozioak, abestiak... momentu ahaztezinak... antzerki eskolara deitu det eta esan didate arazorik ez dagoela nere inglesarekin talde batean sartzeko... baina garestia da eta ez dakit... dena den, dirua baldin badaukat apuntatuko naiz zalantzarik gabe. HIlabete honetan ere, Shakespeareren antzokia irekiko dute. 5 pounden truke obra ikusi dezakezu eszenatokiaren azpian zutik... patio izugarri horretan... eta Hungariako Kultur etxean pelikulak jartzen dituzte doiainik, poesia aurkezpenak, liburuen analisiak... bueno, oraindik ez naiz hasi joaten, baina informatu naiz... pauso berri bat, eta etapa berri bat Londresen. Querer es poder! o así debería ser... muxu handi handi bat denei eta laster arte! Muaaaaaa!



jara

0 Comentarios:

Publicar un comentario

Suscribirse a Comentarios de la entrada [Atom]

<< Página Principal