miércoles, diciembre 06, 2006

TXOIXO PRESKUA!!!

Gaur gauean gure amatxoen pakete pare bat jaso ditugu janari goxo-goxoarekin... gazta, txokolatea, urdaiazpikoa, lomoa, foie... azken finean, gu zoriontsu egiteko gure tripak betetzearekin nahikoa da!! Egun batetik bestera etxean platerak desagertzen hasi direnez etxean, txoixua kulero tartean zintzilikatu degu gure gelan inork ez lapurtzeko!! badakizue, altxorrak giltzapean gorde behar dira!! ea zenbat irauten duen hor... egia esan, fitness asko egiten degu bakoitzak bere lanpostuan, baina ez larritu, egunean zehar galtzen degun pisua, etxera heltzerakoak ederki berreskuratzen degu eta! Hau da hau apetitua!!!
Nar eta Jar
muuuuuuuuua!!!

1 Comentarios:

Blogger glupglup dijo...

Aupa bikote!!
Oraindik ez det denbora izan behar bezelako mail bat idazteko, abina nere joan etorrien berri galdetzen ninduzuenez eta jakin min handiz gainera, ba hortxe kontatuko dizuet plana.
24 Antiguatik aterako naiz eta Londonera atsaldeko 17:00tan iritsi. Nere anaiak denaren berri dakinez arduratuko da ama etxetik mugitzeko amagorik egin ez dezan. BAina nere amak zuei data galdetzen dizue, gabonetan pakete bat bialtzeko, janari goxoarekin!! Eta noski, esango dezue, ba zuk maletan ekarri!! Baina nik soilik 15 Kg ditut eta horien zati handi bat Londonen bizitzeko beharko dudan arropak beteko du. Beraz nahiago det Londonera pakete bat bialtzea Oulura baino, merkeagoa delako eta horrela zuekin elkarbanatzen det.
Beno neskaka ez dakit horrela argiago geratu zaizuen ala ez, baina gaur iratzargailua piztea ahaztu zitzaidanez orain noa unira (nahiko indezente, bai) beraz utziko zaituztet.
Muxu handi bat eta animo lanean!!

10:21  

Publicar un comentario

Suscribirse a Comentarios de la entrada [Atom]

<< Página Principal