viernes, diciembre 08, 2006

Nere bidaiaren kontaeraren aurrekaria!!

Bai, badakit presarekin nabilela eta unira oso berandu iritsiko naizela, baina behin el gato sin ojon sartu naizela, ba aprobetxatu nahi det inbidia pixka bat emateko (nahiko pasaten baitet nik zuen 21 graduak imaginatzen!!) .
Ba hona hemen argazki pare bat: Hau tampereko eliza ortodoxoa da. Errusiar itxura du hemen ibili zialako orain urte batzuk.
Bidaian bi soilik jun ginanez, argazki gehienetan bakarrik agertzen gera, baina eliza hau ikusi genuenena biok batera agertuko ginen argazki bat ateratzen saiatu ginen. Beno, eliza dorre bat ez da osorik agertzen, baina hori alde batera utzita, nahiko argazki polita dela esan genenzake.
Nerekin etorri zen neskak Sara du izena eta Logroñokoa da.
Beste hontan berriz, Tamperen bertan topatu genun hondartza eta irlatxo batean agertzen naiz, Agian zuentzako ez da ezer berezia, baina hemen eguzkia ikustea une unkigarria da benetan.
Tampere hiri polita da (neretzako Oulu baino gehiago) eta hegazkina hona iristen da beraz norbait bixitan badator hau ikusteko aukera izango du (jo, ezin det kanpaina publizitarioa egiteari utzi!!).
Vendiendo la moto!! Vendiendo la moto!!!
Eske elurraz gain ez dakit finlandiak beste ezer duen beraz dauzkan gauzak komentatu behar dira, bestela triste batzuk direla bakarrik esan daiteke!

Hau berriz jada Rigan da. Ipuin batetik ateratako hiria da hau. KAle kantoi guztiek daukate xarma, jendea adeitsua da eta gainera Finlandian ez bezala badakite par egiten eta buila ateratzen, eraikin eder pila bat dago,... HAu bai dela bixitatzekoa!! ASteburu bakarra izan degu, baina izugarria i
Argazki honetan, eraman genituen Latvia (Letoniako txanponaren izena, zeren naiz eta europa izan oraindik ez da euroa sartu, eskertzen den zerbait) gehiengoa xahutu genituen. Hau gabonetako azoka horietako bat da eta bai, turistek pikatzeko egiten dute, eta gu tuntun pare bat bezela erori. Baina beno, oporretan ez gera astero ibiltzen beraz kapritxo pare bat ematea ez da gehiegizkoa!!
Gure bidaiaren adierazle den zerbait, gure domingerismoa izan zen.
MApa begiratu gabe hor abiatu ginen gure super orientazioak lagunduta, hiria ezagutzera. Ixkin guztietatik ikusten ziren eliza, dorre, etab. jarraitzen joan ghinen eta azkenean mapan ageri zen lekutik atera ginan eta hiriaren mugetatik ibili. Horietako batean argazkian duzuen lekuan amaitu genuen. Beldurrezko filme bat grabatzeko leku guztiz aproposa. Eraikinen itxuraz gain (nahiko beldurgarriak ziruditela), ate ondoko txakur beltzak ere giroa ematen zion. Eta azken detailea, errepidea pasata kanposantua zegola esatea. Buah, hor konbibentziak egitea gustatuko litzaidake. Fijo Miren gurekin etorriko balitz denak azkenean korriak amaituko gendukeela paranoiak jota!!
Beno neskatxak eta mutiko espero det argazkiak gustatzea. LAsai zeren beste 400 bat dauzkat baino ez dizkizuet jarriko bestela datorren urtera arte hemen jarrqaituko genuke pantailaren aurrean!!
Oihaneren antzeko "Txinita txinita" bilakatzen ari naiz!! Lo que hace la vida digital!!
Bueno preciosos muxutxuek eta ondo segi, laister arte!!!

2 Comentarios:

Blogger Nak dijo...

OHH fitx!! Aspaldiko maitia!!! Zer moduz? Pila bat gustatu zaizkit argazkiak eta benetan polita dirudite paisaiek! Pozten naiz bidaiaz izugarri disfrutatzeaz. Esan nik zurekin konpartitzeko Miren lortu dudala eta hemen gaudela denok besoak zabaldurik zure zai. aurreko batean galdetu nizun baina oraindik ez dakit ezer. 14ean iristen zera hona, baina zer ordutan? hegazkina biarritzera iritsiko da ezta? zehaztu hau bale?
Muxu handi handi bat

14:34  
Blogger glupglup dijo...

Bai, nere hegazkina Biarritzera iristen da Ostegunean (14ean) arratsaldeko 17:05etan. Nere anaia kotxez jungo zait itxarotea. Bidai gehienetan bera izaten da ikusten dudan lehenengo eta azken pertsona.
AAYYY nola botazen zaituztedan faltan!! Azken egunak motzak eta luzeak egiten zaizkit aldi berean, ze arraro, ezta??

11:17  

Publicar un comentario

Suscribirse a Comentarios de la entrada [Atom]

<< Página Principal