miércoles, octubre 31, 2007

VENTE PAL SÚ MUXAXO!




Beno, argazki gehiegi eta ordenadore motelegia ditut, beraz, ideia bat egiteko nahikoa, ez? paradisua Cabo de Gatan eta magia granadan... bueltatuko gera denok elkarrekin. Ziur nago. Furgoneta bat alokatu eta ala, abenturara... Mila leku izugarri daude deskubritzeko, galtzeko... uf... ezin duzue imajinatu zenbt gogoratu nintzen zuekin!
Beno, utziko zaituztet, lana bilatzen jarraitu behar dudalako... muxu asko denei!

sábado, octubre 20, 2007

ARKAUTEKO NEKAZARITZA ESKOLA


















Aupa kuadrila!!!
Azkenean hemen dituzue Arkauteko Nekazaritza Eskolako argazki batzuk. Orain zerealak ereiteko garaia da (Oloa adibidez) eta bueno aste hontan gelditu gabe ibili gera larreetan lan ta lan. Horrelaz aparte ekologikoan landatutako 3 tonelada patata jaso ditugu eta argazkian ikus dezakezuen bezela ureztatzeko tuboak kentzen ere ibili gera.




domingo, octubre 14, 2007

Kirolaz blai!!


Gaur sorpresatxo bat eman didate eta inoiz ikusia ez nuen pilota modalitate bat ikusteko aukera berezia izan det. Errebotea!!! ikusteko kriston joku kuriosoa da, oso polita eta interesgarria!!
PILOTA EUSKALDUN JAIO ZEN ETA UNIBERTSAL BIHURTU ZEN!!

Ondoren 3 hondartzen krossa ikustera joan gera, eta hauxe ere urtez urte goraka doa!!
Aurten 2000 pertsona bildu dira!! Hurrengoa Behobia-Donostia!! Animo!!!

Aspaldiko partez!!!


Larunbat hontako farran oroitzapen bezela argazki bat jarri nahi nuen bloggean, horrela, kuriosoena aukeratu arren... xe bildur!!!

Farra ahaztezina izango da. Aspaldiko partez Enara gukin etorri zen ta gainea poteo guapoa in genun Ikatzetik; erritmo fin finean eta halaxe bukatu genun ebai, fin fin.

Noizean behin eskertzen dira horrelakoak,...

Beno ba, ea hurrengoa noiz suertatzen den. Espero det hemendik askora ez izatea!
Muxu bat denoi ta animo!!

martes, octubre 02, 2007

MARRAMIAUUUUUU!!

Zemuuuuuuuuuuzzz?! Gehienak dakizuen bezala El Gato Sin Ojok produktu berria dauka.... FimoPin-a!
Beste pin ezberdinak egin ditut, beheko argazkian ikusten dira... ez dira horren kurratuak.. bainan denborarekin denok izango degu gure katutxoa.
Eta Unai, zure argazki hau jarri nahi nuen, qué buena fotógrafa, qué buena cámara y cómo no... la materia prima!! jeje.