martes, octubre 31, 2006

Iiiiiiiiiiiiiiiiiiiijjjjjaaaa!!

Uste det barruan nagoelaaaaaa!!! Ni ere blogaren parte naiz, baina ez daukat pasahitzik... ez det oso ondo ulertzen nola dijoan hau baina barru egotearekin pozik!

Ieuuuup!!

domingo, octubre 29, 2006


Neskak, neskak!! Begira ze argazki aurkitu dudan!!
Bai!! Rosario Tijeras pelikulako argazkiak aurkitu ditut!! Eta nola ez, zuekin konpartitu behar dt momentu hau...
Ai ama! zelako gizona!
batez ere gerritik gora,
je-je-je.
Aber, orokorrean oso oso oso ondo dago. Baina bueno zeozer gehio espero genuen, ezta? ;-)
Muxu!

sábado, octubre 28, 2006

la ultimas farras


Hola!!!!!!
dejo aki la foto del sabado pasao del burunda paraq la veais q igual os habeis olvidao de mirar. Itziar zuregatik joan ginen para poder mandarte la foto, q hay q decir q no es ninguna maravilla pero podria haber sido mucho peor.

lunes, octubre 23, 2006

Aupa iritsi naiz!!

domingo, octubre 22, 2006

typical suomi

Aupa kuadrila!!!
Gaur egun fines tipiko tipikoa izan degu. Goizeko 3tan aurora borealak ikusten aritu ginen etxeko lehiotik, egun osoan zehar ez gera tenperatura negatibotik igo, "reno" delakoa probatu degu eta azkenean, magiarekin jarraitzeko, elurra hasi du oraintxe. Skate egitea soilik falta zaigu. Orain bai nagola behar zen moduan. Muxu handi handi bat eta gorantzixak Laboari Josuren partez!!!!!

domingo, octubre 08, 2006

Hementxe naiz berriro ere argazki polit batzuk sartzeko asmoekin. Esan nizuen, ezta festa batean kupela kupela jarri zigutela? Ba hementxe dezue une miragarri horren argazkia, ahaztezina dudarik gabe!!


Bestea, farran Pint tabernan da. Aurrean dagoen neska hilehoria, Beda da, Arri-ren Kummi-a. Iaz Euskal herian egon zena erasmus. Beraz ezagutzen du zer den ona! Beste mutila bere ligea da. Gora basquian lover-ak!!
Hurrengoa, gure etxe ondoan dagoen lakuaren argazkia da. Hori da Finlandian daukaten guztia, ura eta zuhaitzak!! Beno, badituzte beste gauzak ere bai, baina garrantzitsuena hori da.
Horrekin gutxi gora behera bukatzen da lehenengo asteburua. Eskurtsio magoak ere egin genituen lakukoaz gain, baina ez genuen ezer berezirik topatu hemen komentatzea merezi duenik. Egia esan heria lasaiegia da, ez dauka ezer, baina bertan dauden zuhaitzek dituzten koloreak harrigarriak dira zeharo. Gorri gorrienetik, horiraino, tartean imagina ditzakezuen tonalidade guztiekin.

Hurrengoan berriz nere urteak izan ziren. Ostiralean pale-a iritsi zitzaigun. Dios mio que ilusíon, gure txorizo, urdaiazpiko, antxoa, gazta,.. guztiak han etorri ziren, bat bera ere falta gabe!! eta ostiralean horrela ibili ginen, dandolo todo todísimo! Ez badezue sinisten ikusi eta zuek erabaki:
Ene, zeinen ondo pasa nuen!! Jo, baina komentatu dizuete ere ( beno, sartzen dizkizuedan TXAPEKIN NOLA EZ!!) ez dakitela edaten eta beti hiper mozkorrak bukatzen dutela edo erdi lo edo pela botatzen edo borrokan, ezta? Ba hona hemen nere hitzak egiaztatuko dituen argazki bat. Arri kainero bat da eta aukera ikusi zuen bezain laster kamera prestatzeko esan zidan eta hantxe atera genuen ondoko argazkia. Buah ze kinkia izan zen bere aurpegi parean flaxa ikustea, baina eske argazkiak izugarri merezi du, ezta?
Beno neskatxak gaurkoagatik nahikoa izan det ordenagailuarekin, hurrengoan gehiago fijo. Lasai zerem izango dezue nere berri, aio!!!!! Muxutxuek danoi!!

jueves, octubre 05, 2006

Herren bat naiz!


DONOSTIAKO ILUNTZE EDERRA
Kaixo!! El gato sin ojoren ekipokoa naizela esan dezaket. Kosta zait, baina lortu dut azkenean. Registratu naiz. Nire posizio berritik ongi etorria ematen dizuet denoi eta depaso, ordenagailuan gordeta nuen argazki bat jarri dizuet.
Polita, ezta? Seguraski ez da Itziarrek ikusiko dituen Aurora Borealak bezain zirraragarriak, baina zihur egon zaitezte turismo gehio erakarriko balu, Odonek zeozer asmatuko zukeela, ala ez?
Muxu handi bat

martes, octubre 03, 2006

Today isn´t my day World on line!!

Bai, halaxe da kuadrila, gaur gaizki esnatu naiz eta badirudi gaizki oheratuko naizela. La PUTA amiga pelirroja laister iritsiko da beraz agian horren ondorio izango da. Baina beno, argazkiak sartzen saiatzeko unea iritsi da, horrela une hobeak gogoratzeko aitzakia daukat!!
Hau lehenengo juergan atera genuen. Arkitekturako unibertsitateko festan. Argazkian exerita dagona Dj-a da. Horrek jarri zigun Kupela Kupela!! Que grande!! Eta bestea, Markus ere crack bat da. 30an urtebetetze batera joan ginenean han agertu zen. Que puto animado, horrek ez zigun abestia jarri, baina berau dantzatzen saiatu zen eta ikasi ere ikasi zuen. Imaginatu beste festan ikusi gintuenean berriz hasi zen abesten, que lider!!
Ikusten dezuen bezela denak nahiko edo oso ilehoriak dira (beno hemen soilik bi agertzen dira, baina besteak ere antzeko dira).
Orain superrera noa itxi aurretik, segittuan bueltatuko naiz eta ea filme bat ikusi aurretik beste argazki pare bat sarzten ditudan. Aio!

domingo, octubre 01, 2006

Bloga daukagu!!!!

Kaudrilako bloga sortu dugu!!! Hemendik aurrera notii berri guztiak konpartituko ditugu.