domingo, diciembre 31, 2006

urte berri on!!

Hala da. iritsi gera dagoeneko urte zahar egunera. Bihar jada urte berria izango degu gainean. asmo onez beteriko urte berria. Ilusio berriz betetakoa. Baina benetan, nork sinisten du urte hau berria izango denik?? Ez al da beti berdina izaten: arnasa hartu, jan, edan, irakurri, lo egin, dutxatu, dantza egin, erantzi, idatzi, lana egin, ikasi, bidaiatu, zinera joan, poteatu, jantzi, petak erre, bloga idatzi,... Azken finean egun guztiak dira berdinak eta gure esku dago egun bakoitza berria balitz bezela bizitzea. Ez degu zergatik abenduaren 31rarte zai egon beharrik egun bakoitza ilusio beriz bizitzeko.
Beno neska mutilak disfrutatu zuen egun beri, zahar edo dena delakoetaz. Ondo pasa, aio!!!!!!!!!!
PD: Hementxe uzten dizkizuet argazki batzek ikus dezazuen nolakoa den hauen urte berria (hau bai dela berria).
Jar sukaldean
Nar pinplaturik sukladeko sofan
Fitxi sombrilatxo batekin eta David beltz babosoa atzean
NAr eta Jar beraien gelan
Nar eta Jar sukaldean

EH-n errege mago españolei boikota! Franko hil zen!



BASKONIAK BADU BERE ERREGE PROPIOA!

ENEKO ARISTA (824-852): Iruñako Erresumako lehen erregea.

jejeje

martes, diciembre 26, 2006

Santo Tomasak argazkitan!



lunes, diciembre 25, 2006

ZORIONAK ZORIONAK Hemen ditugu gabonak!!!

Ene bada!! Bai, jada iritsi dira. Gure artean ditugu eta jada hasi gera familia artekoekin bazkari, afari etabarrekin. Gabonak iritsi zaizkigu eta hauekin Olentzero eta bera bezelako besteak. Aspalditik beldurra izan diet egun hauei, begira zer gertatu dakiguken horrelako tontokeria xumeengatik. Badakit ez direla urtebetetzeak soilik, orokorrean egun hauetan asko gertatzen den fenomenoari buruz ari naiz. Hona hemen Julio Cortazar-en testu txiki bat. Nola ez naiz ba beldurtuko hau entzunda. Ea gutako zenbat gera gure kolonia, bitxi, etabarrentzako opari!!

Piensa en esto: cuando te regalan un reloj te regalan un pequeño infierno florido, una cadena de rosas, un calabozo de aire. No te dan solamente el reloj, que los cumplas muy felices y esperamos que te dure porque es de buena marca, suizo con áncora de rubíes; no te regalan solamente ese menudo picapedrero que te atarás a la muñeca y pasearás contigo. Te regalan -no lo saben, lo terrible es que no lo saben-, te regalan un nuevo pedazo frágil y precario de ti mismo, algo que es tuyo pero no es tu cuerpo, que hay que atar a tu cuerpo con su correa como un bracito desesperado colgándose de tu muñeca. Te regalan la necesidad darle cuerda todos los días, la obligación de darle cuerda para que siga siendo un reloj; te regalan la obsesión de atender a la hora exacta en las vitrinas de las joyerías, en el anuncio por la radio, en el servicio telefónico. Te regalan el miedo a perderlo, de que te lo roben, de que se te caiga al suelo y se rompa. Te regalan su marca, y la seguridad de que es una marca mejor que las otras, te regalan la tendencia a comparar tu reloj con los demás relojes. No te regalan un reloj, tú eres el regalado, a ti te ofrecen para el cumpleaños del reloj.


ANIMO EGUN HAUETAN!!!! Eta zorte on opari eta mobida guztiekin.
Hurrengo post-ean informatuko degu Londoneko bizitzaz. Ordura arte, muxutxussss, aio

martes, diciembre 19, 2006

Zur eta lur geratzekoa!! Lo que faltaba!!!

Ez dakit nola adierazi hau ikustean sentitu dudana. Arratsaldean Oihane eta ni zinera joana gera aspaldiko partez eta beti ere goxokiz beteta joan nahi nuenez ba Kuxkulora gerturatu gera. Ba hara non topatzen dugun ondokoa. Deitoragarria. Munduan jada ez dago inolako errespetorik, ene bada!! Hurrengoa golominak azukre ta plastiko gabe izango dira, horrela ez goaz inora!! Bainan beno, bizitzak aurrera jarraitu behar du.
Eutsi goiari neska mutilak, eta ahaztu dietak eta ditxozozko "me voy a cuidar"-ak.
Donuts light-ari goma bi!!!
Gora azukre hutsak!!
Gora grasa saturatuak!!!

lunes, diciembre 11, 2006

Gabonak!

Aupa denoi!!
Hemen dira Gabonak!
Batzuk hasi zerate jada opariak jasotzen eta hauetaz disfrutatzen!

Beste batzuk oraindik, Matia kalean zehar ikusiko degu lehenengo Olentzero jauna, denok dakizuen bezela Juan Luis eta Jakintzako umeek gabon kantak abestuko dituzte eta txirula, makilak, txindata,...en soinua entzuteko aukera edukiko degu.

Hala ba, ZORIONAK ETA URTE BERRI ON DENOI!

Besarkada eta muxu handi handi bana!
Laster arte!!

viernes, diciembre 08, 2006

Nere bidaiaren kontaeraren aurrekaria!!

Bai, badakit presarekin nabilela eta unira oso berandu iritsiko naizela, baina behin el gato sin ojon sartu naizela, ba aprobetxatu nahi det inbidia pixka bat emateko (nahiko pasaten baitet nik zuen 21 graduak imaginatzen!!) .
Ba hona hemen argazki pare bat: Hau tampereko eliza ortodoxoa da. Errusiar itxura du hemen ibili zialako orain urte batzuk.
Bidaian bi soilik jun ginanez, argazki gehienetan bakarrik agertzen gera, baina eliza hau ikusi genuenena biok batera agertuko ginen argazki bat ateratzen saiatu ginen. Beno, eliza dorre bat ez da osorik agertzen, baina hori alde batera utzita, nahiko argazki polita dela esan genenzake.
Nerekin etorri zen neskak Sara du izena eta Logroñokoa da.
Beste hontan berriz, Tamperen bertan topatu genun hondartza eta irlatxo batean agertzen naiz, Agian zuentzako ez da ezer berezia, baina hemen eguzkia ikustea une unkigarria da benetan.
Tampere hiri polita da (neretzako Oulu baino gehiago) eta hegazkina hona iristen da beraz norbait bixitan badator hau ikusteko aukera izango du (jo, ezin det kanpaina publizitarioa egiteari utzi!!).
Vendiendo la moto!! Vendiendo la moto!!!
Eske elurraz gain ez dakit finlandiak beste ezer duen beraz dauzkan gauzak komentatu behar dira, bestela triste batzuk direla bakarrik esan daiteke!

Hau berriz jada Rigan da. Ipuin batetik ateratako hiria da hau. KAle kantoi guztiek daukate xarma, jendea adeitsua da eta gainera Finlandian ez bezala badakite par egiten eta buila ateratzen, eraikin eder pila bat dago,... HAu bai dela bixitatzekoa!! ASteburu bakarra izan degu, baina izugarria i
Argazki honetan, eraman genituen Latvia (Letoniako txanponaren izena, zeren naiz eta europa izan oraindik ez da euroa sartu, eskertzen den zerbait) gehiengoa xahutu genituen. Hau gabonetako azoka horietako bat da eta bai, turistek pikatzeko egiten dute, eta gu tuntun pare bat bezela erori. Baina beno, oporretan ez gera astero ibiltzen beraz kapritxo pare bat ematea ez da gehiegizkoa!!
Gure bidaiaren adierazle den zerbait, gure domingerismoa izan zen.
MApa begiratu gabe hor abiatu ginen gure super orientazioak lagunduta, hiria ezagutzera. Ixkin guztietatik ikusten ziren eliza, dorre, etab. jarraitzen joan ghinen eta azkenean mapan ageri zen lekutik atera ginan eta hiriaren mugetatik ibili. Horietako batean argazkian duzuen lekuan amaitu genuen. Beldurrezko filme bat grabatzeko leku guztiz aproposa. Eraikinen itxuraz gain (nahiko beldurgarriak ziruditela), ate ondoko txakur beltzak ere giroa ematen zion. Eta azken detailea, errepidea pasata kanposantua zegola esatea. Buah, hor konbibentziak egitea gustatuko litzaidake. Fijo Miren gurekin etorriko balitz denak azkenean korriak amaituko gendukeela paranoiak jota!!
Beno neskatxak eta mutiko espero det argazkiak gustatzea. LAsai zeren beste 400 bat dauzkat baino ez dizkizuet jarriko bestela datorren urtera arte hemen jarrqaituko genuke pantailaren aurrean!!
Oihaneren antzeko "Txinita txinita" bilakatzen ari naiz!! Lo que hace la vida digital!!
Bueno preciosos muxutxuek eta ondo segi, laister arte!!!

jueves, diciembre 07, 2006

Azterketa

Kaixo guapisimas ta guapisimo!
Zemuz zaudete zuen bizitzekin? Nik, ya bihar goizeko 11etarako bukatua izango det azterketa eta libre izango nahiz, azkenean!!!
Barkatu behar didazue, batez ere Enara, zoriondu ez nizulako eta Fitx, guztiz abandonatu zaitut azkeneko aste hauetan, sorry... :-(
Donostian zaudetenok asteburuan ez didazue ikusiko Abalosera (Errioxan) noalako Txikiren arreba, mutila eta aspaldian ikusi ez dudan Mirenekin noalako. Hilerokoa seguraski han egongo da konpainia egiten, baino bueno etzait asko inportako. Esangoizuet aprobatzen ba det (espero baietz!) eta bestela, ba bueno, neuronak esnatu egin ditut eta burua landu egin det behintzat.
Bueno kuadrila, muxu asko denoi ta bidali energia positiboak Bilbora, bihar goizeko 9tan bale? Aio!!

miércoles, diciembre 06, 2006

TXOIXO PRESKUA!!!

Gaur gauean gure amatxoen pakete pare bat jaso ditugu janari goxo-goxoarekin... gazta, txokolatea, urdaiazpikoa, lomoa, foie... azken finean, gu zoriontsu egiteko gure tripak betetzearekin nahikoa da!! Egun batetik bestera etxean platerak desagertzen hasi direnez etxean, txoixua kulero tartean zintzilikatu degu gure gelan inork ez lapurtzeko!! badakizue, altxorrak giltzapean gorde behar dira!! ea zenbat irauten duen hor... egia esan, fitness asko egiten degu bakoitzak bere lanpostuan, baina ez larritu, egunean zehar galtzen degun pisua, etxera heltzerakoak ederki berreskuratzen degu eta! Hau da hau apetitua!!!
Nar eta Jar
muuuuuuuuua!!!