martes, septiembre 18, 2012

Malaysia IV (Taman Negara)!!


Aupa jente!!
Hemen nago berriro ere labe batzuk kentzeko zai beraz nere foto erreportaiarekin jarraituko det.
Hau da munduko oihanik zaharrenetakoa. Ibaitik iritsi ginen ez baitzegon modu errexik karreteraz iristeko.
Ibaian jende pila ikusi genun arrantzatzen.

Kanopi delakoa egin genun lurretik hainbat metrotara zegoen ibilbide batetik.  
Hauxe da han goitik genuen bista.
Begira ze tamaina dakan denak:






Gauena safari txiki bat in genuen oinez animaliak ikustek, baina egia esan han ikusi genitun animali handienak gu biok ginan ;)


Eta azkenik zer egingo zenuketen ba oihanean egongo bazinaten?? TarzanenaAaaAaaAAhhHHHH!!!!




lunes, septiembre 10, 2012

Malaysia III (Cameron Highlands)!!

 AUPA KUADRILA!!
Hemen nago berriro hurrengo kapituloa kontatzeko asmoekin. Oraingoz ez dakit norbaitek ikusi dituen ala ez ez baitago komentarioriok beraz nik nerean jarraitzen det :)
Hona hemen Cameron highlands-etan ateratako argazkiak.
Hau da ingurua famatu egiten duen produktua: tea!! Plantazioak zoragarriak dira eguraldi epelagoa dagolako malasiako beste inun baino geio eta berde fosforitoa dakatelako!

Kolore hori lortzeko nola ez herriak ura eduki behar du ta hona hemen Robison waterfalls deritzena.
Baina ez pentsa dena begiratzea bakarrik izan denik, hona ehemn egiten genituen ruten adibide pare bat.
Eta beida zeinen altu iritsi ginen!!

Bueno gezurra da, miradore hortara furgonetaz iritsi ginen baina bueno ia ia ;)
Eta azkenik, Tximeletategi batetan egon ginan eta han honako gauzak ikusi eta ikutu genituen!!
Eta hauek biak, Malasiako herrialdeko logoa diren loreak dira. Fijatu tamainan, izugarria!!

viernes, septiembre 07, 2012

Malaysia II (Melaka)!

Esan bezela hemen jaraituko det gure super bidaiko gauzak igotzen. Aburritzen etzaituztedan bitartean noski bestela komentatu, ok?
Ba hauxe da Melakako herria.
Ikusten dezuen bezela herria oso ezaguna da bere kolore gorriarengatik. Hona hemen holandesek eraikitako eliza.
Eta hemen hasten da kontrastea. Idatzi deten moduan, holandesak egon ziren bertan (gero beste herrialdeetatik ere etorriko ziren) beraz zer eongo ote da...??
Bai, hori da kanalak!! Eta beste zerbait, tulipanetaz gain??
Bai errota!! eta ez txikiak bakarrik, handiak ere bazuden!!
Herriak estilo koloniala du ta horretaz gain, Malasian horren tipikoa den jende nahasketa dauka ere. Hona hemen kale normal bat "Rickshaw" tipikoarekin.
 Eta nahaste honen onenetarikoa zer da?? UmMmMMMMmmm Janari goxuaaa!!
 Ta azkenik, hango tenplo bateko argazki pare bat.





martes, septiembre 04, 2012

Malaysia!! (Kuala Lumpur)

Apa kuadrila!!
Azken aldian katua hiltzear daukagunez erabaki det gure bidaiko argazkiak hemen igotzen joatea. Badakit Imanolek facebook-ean jarri dituela zenbait argazki baina bueno espero det gehiegi ez aburritzea ;)
 Lehenik eta behin KL-rekin hasiko naiz, hiriburua. Hiri handi guztiek bezela gauza asko ditu ikusteko baina ez da beste herri txikiak bezain erakargarria.
 Famatuena, munduan altuenak diren dorre bikiak: petronas towers!!
 

Parke hau, Petronasen azpian dago eta badu leku bat bainatu ta guzti in daitekeena. Han pasa genuen eguerdia hankak "a remojo" jarrita!

Hau da Merdeka plazan dagoen "Bangunan Sultan Abdul Samad". Ez dakit zer esan nahi duen baina polita zen eta gainera argien koloreak aldatuz doaz beraz gustu guztientzako dago ;)
Hau da KL-eko Masjid Jamek mezkita. Pena muslim-ak ez garenok ezin degula sartu :(

Hango hiri handiek daukaten onena zera da: JANARI goxoaaaa!! Lehenego argazkian, BBQ. Bigarrenean egin gabeko brotxetak eta hirugarrenean "Steam boat". Gauzak gordinik sartzen dituzu irakiten dagoen saldan sukaldatu dadin!!

Naiz t aazken eguneko argazkiak izan, KL-ko aireportua denez ba ehemn sartzea erabaki det. Lehenengoan ikusten dena, aireportuko pasilo bat da eta hurrengoan berriz erdi erdian zegoen "Oasis" antzeko bat non aireportuko aire egokitutik alde egiteko aukera zenun kalera irtenda. Hori bai todo muy bonito puesto con plantitas, cascadita etab.


Kl ondoan Batu Caves daude. Hau da induek duten tenplo handienetarikoa inguru hontan.
 
Tenploa 280 bat eskailera igo ta gero dago kobazulo baten barruan.
Badakizue enaizela inolako erlijioren aldekoa baina gizon sinpatiko bat gerturatzeko esan eta holaxe margotu gintuen beraz autoktono baten itxura hartu nuen!!
Eta azkenik, lehen kapitulo honekin amaitzeko, Ima bere kuadrila berriarekin ;p