viernes, julio 06, 2007

Ondarretan...

Aupa jentes!
Gutxi barru ondartzan gerau naiz eta denbora gehiegirik ez dudanez, asteazkeneko argazki batzuk igo ditut ikus ditzazuen.Ze poltsa polita!! Anek malaostia aurpegia dauka bainan bere sentimendua etzen hori, asko sentitzen det baina zure opariekin beste argazkirik etzegon.










Nagoreren ardi goxitoa eta pijama.


















Unairen opariarekin gau osoa egon ginen pompak iten... zelako emozioa! Umeak bainon okerro.





Hau da pompa erraldoiak egiten dituen ezpata magikoa eta nere fular berria. Orrazi faxionaren argazkia ez dao.











Zorionetako opariak eta tiramisua!!! lasaña itxura zuen...















"Vestido de Jara con polvos dorados", jeje.








Anerentzako soinekoa!!!


Ta hola bukau genuen, bazter batean pompak iten eta pasatzen zen jendea liluratuta uzten zenituen Unai, eskatzeko txapela bakarrik falta zitzaizun.

Bueno ta ni banoa ze honez gero berandu noa eta bizikletaren pedalak tope bat dute, aio!!!!!! ta muxu askooooo!!!

jueves, julio 05, 2007

Finlandia tropikaleko berriak

Hementxe nago, etxean, txokolate bero bat hartzen, etxean eginiko bizkotxoarekin eta nata pixka batekin gainetik. Orain 30 bat minutu esnatu naiz. Gosaldu ostean, sukaldea garbituko det eta behin lekua dagoenean, ogia eta beste bizkotxo bat prestatuko ditut. Etxera biali behar deten kaxa bat prestatu ostean berriz, porrupatata jarriko deu sutn ta hemen ohitura degun bezela, 5ak aldera edo bazkalduko deu.
BAi neska mutilok, hauek dira egunean zehar in beharreko gauzak. Hori da, asmatu dezue, oporretan nagooo!!!
Arratsalde partean (8tatik aurrera) tenisea jolastea juten gea. Ala zergatik ez, hondartzara, edo lakura, edo hirira pote bat hartzea, sauna,... Potrojorran!!
Ordua zan, urte osoa gauza bera iten pasa ta gero luze xamarra in da azken hilabetea. BAina beno, naiz eta ikasketen gaia amaitutzat jo ez da guztiz egia. 5. maila osoan 5.0 batekin geratu nahi ez badet behintzat finesei presioa sartu behar diet (ez dela gauza errexa), beti bezela gauzak nahi duten bezela in baitituzte.
Informatuko zaituztet hurrengo emanaldian.
Muxu handi handi bat eta zainduuuuu, aioooo!!
PD: atzo bezela, baiata gaur ere, 30ºC inuru dituguuuu, jejeje

miércoles, julio 04, 2007

Azken hilabeteko irudiak

Idazteko gogorik ez dudanez (nahikoa ¡a izan batiet proiektuakin tarte baterako) hona hemen azken asteetako hainbat argazki. Zainduuuu
Laister arte!! Maite zaituzteett!!
Zorionak Aneeeeeeee!!! 24 urteeeeeeee