lunes, noviembre 27, 2006

HOME SWEET HOME...


Hementxe daukazue gure logela, kaos bat eginda dago, baina poliki-poliki hari gera gure espazioa egiten... apaintzen... desordenarena dekorazioaren parte da, badakizue kuadrilan txerritxo xamarrak gerala orokorrean... beraz, badakizue, sofak dauden lekuan zuen oheak dijuaz... laster sukalde, jardintxo eta komunaren (egurrezkoa da, bainera handiarekin eta antzinako grifoekin... oso polita!) argazkiak bidaliko dizkizuet zuen Londreseko etxea ezagutu dezazuen... muuuuuuuuuuuuua!!

jueves, noviembre 23, 2006

LONDON'S PARTY!!!!


Hi kuadrila!! Azkenean lortu det asmatzea (oihaneren azalpenei esker) nola sartu ditzakegun argazkiak eta beraz hemen duzue "walk About" izeneko taberna salbajean botatako parranda! uf, denetik egon zen han puntuak ere bai!! denek libidoa dantzan... eta gure autoestima ieup, ieup, ieup goraka... ondo dago hori, ondo sentitzen zera bapatean desiatzen zaituztela ikustean.. jejeje... donostin ez zait gertatzen holakorik eta! beno, ba hemen argazkitxo bat, Aaron (berarekin oheratu nintzen... en fin, historio luzea...), Pol (boliviarra), Elise (frantsesa, mexikon bizitakoa...) eta gu! denok moxkor moxkor... ez da oso argazki ona baina goizeko 3:00 ak dira eta ooooooso nekatuta nago, capuccino asko egun batean.... ay.... la vida del proletariado!!

jueves, noviembre 16, 2006

We did it!!!! AVANTOUINTI!!



Zer ote da Avantouinti?? Hemen finlandian egiten duten erokeri handi bat. Beraiek zerbait tipikoa bezela hartzen dute, baina ala ere, erokeria hutsa da. Eta nola ez, gu ere nahiko erotuta gaudenez, ba finesen moduan, hop!! Uretara!! Bai, beraiei aurpegiko muskulurik txikiena ere mugitzen ez zitzaien bitartean, gu oihuka aritu ginen bainotxoak iraun zituen segundu urritan. Baina ez badidazue sinisten, horra hor gure lorpenaren lekuko grafikoa!!
Beraien esanetan hau oso osasuntsua da eta nik ez dakit sinistu ala ez, baina ziur hiltzen ez bazaitu beste zerbait egingo dizula eta espero degu hona izatea, zeren agian igande honetan ere esperientzia errepikatuko degu!!
Egia esan nik nuen katarroa desagertu zen, ez dakit jada botika amaitu zelako edo bainua dela eta, baina beno, gelderarekin geratu beharko gera. Jada hilehoria izatea besterik ez zait falta fines fines tipikoa izateko. Beraien hizkuntza ere ikasten ari naiz beraz laister beraiek soilik hartzen dituzten mandangak hartzea faltako zait. Baina uste det hau egin aurretik etxetik bueltila bat emango dudala berriz ere Euskal Herriko herritar bihurtzeko. Gora Alaitz eta MAider!! Gora Gozategi!!! Gora Triki pop!!
Beno kuadrila ondo segi eta izango dezue berriz nere berri (igandean izoztuta hiltzen ez banaiz behintzat!!), aio!!

martes, noviembre 14, 2006


undefined
Bueno, Bilboko argazki polit bat jarri det oraingoan ikus dezazuen, parte hau da gehien gustatzen zaidana, Ibai ondoan, Bilbao La Vieja parte azpian geratzen dena, etxetik irten da azpian geatzen zaiguna. Zuen zai dago sanfraneko etxe zaharra, badakizue, ea bixitarik edo jasoko duen noizbait, ezta?

IEEEEEUUUPPP!!!!!!


Bueno, uste det barruan nagoela ya, azkenean lortu det baina campanillo izenez erregistratu behar izan det nere burua, zergatik? bueno, importanteena da barruan nagoela. Oain blogean pixka bat surfeatuko dut ea zer galdu duan azkeneko hilabete honetan, ikusten det pixkanaka osatzen dijuala kuadrillabloga, así que hemendik aurrea ni ere hemen komunikatuko naiz, edo hori espero det, espero que no me invada ahora la pereza blogera. Forgesen viñeta bat jarri det, grazia egiten dit eta bueno, zerbait konpartitzearren, nik ez dut Unaxen argazkirik, eta bueno, Unaien bat ez nuke jarri nahi. Hemen oraindik udaberria dirudi, nos vamos a cagar con el cambio climático, neskak, etxea eltxoz betea daukagu, baina normal, honek pesadilla de una noche de verano ematen du, baina bueno, egunean zehar udako arropakin ibiltzea posible da oraindik (Itziar!!!!!!!). Bueno, lehenengo eguna izateko jarri ditut nahiko txorrada, asi que beste bat arte, edo beranduago arte, igual zerbait interesgarria gertatuko zait kafetegian klasera sartzeko ordua iritsiko den arte. muxu

viernes, noviembre 10, 2006

MIAAUUUUU!



Ikusten dezute zer gauza garrantxitsuak egiten ditudan klasean ezda?
Beno orain utzi behar zaituztet, maisua jada etorri baita y komo me pille, me mata!

miércoles, noviembre 08, 2006

Bidegurutzea

Hello girls and our boy!!

I´m a crack!! Oihane zu bai zeala una crack, eskerrik asko istrukzioengatik.

Bueno, bueno, bueno bidegurutzean erabakia hartu eta aurrera goaz!

Animo kuadrila!
Muxu handi handi bat denoi.
Zorte on eta zaindu zaitezte!