miércoles, marzo 23, 2011

Antiguaren magia

Baga-biga liburua aurrean zuela pasatzen zituen Mikelek orduak eta orduak. Berak etzituen matematikak gustoko, berak Jakintza ikastolan irakasten zizkioten mitologiako istorioak maite zituen: lamiak, jentilak, sorginak, prakagorriak, etab luze bat.
Gaurkoan etzuen Mikelek inolaz ere lana egiteko gogorik eta bere arrebarekin kalera irtetzea otu zitzaion. .

Higa, Mikel baina 4 urte zaharragoa zen neska panpoxa zen. Beti zegoen bere nebari, etxeko lanak egiten laguntzeko prest. Baina etxeko lehiotik sartzen ziren eguzki izpiak ikusita, Mikelen proposamena pozik jaso zuen. Amari auzotik ibiliko zirela esanez eta lasai egon zedin ohar bat idatzi zion segituan eta kalera ospa egin zuten.

Laga omen da Euskal Herriko ondartzarik ederrena, baina Mikelek nahiago zuen Ondarreta. Zerbait majikoa somatzen zuen bertara gerturatzen zen bakoitzean. Agian, hondartzako iskina batean zeuden espetxe zaharreko harriek ematen zioten xarma ala errege eta erreginak udaran erabiltzen zuten jauregia ote. Dena dela, leku berezirik bazegoen inguruan, amonak “alcantarilla” deitzen zion lekua zen, non haizea orraztera joaten ei zen.

Boga-Boga mariñela, joan behar degu urrutira” abesten zien aitak biei itsasoa ikustean. Haien aitak betidanik maite zuen itsasoa eta dirua zuenean ontzi txiki bat erostea zen bere asmoa, Santa Clara uhartera joateko. Baina aitak, lantegi batean egiten zuen lan. Lantegi grix eta itsusi batean. Bere herri txikia bukatzen zen bertan eta “Suchard”-eko fabrika kenduta, “sugus” eta turroi gozoa egiten zutela, “Lagarto” eta “El León” bezelako eraikin handi eta zatarrek beldurra ematen zioten gure mutikoari. Oroitzapen txarrak burutik kentzeko asmoarekin, korrika eta saltoka ibili ziren jolasean, nekatu ziren arte.

Sega pasa berria zegoen zelai bat ikusi zuten Igeldo mendiaren magalean eta bertara gerturatu ziren eguzkitan etzateko asmoz. Belar moztu berriaren usaiak aitona ekarri zien gogora. Sagastizar baserrian jaioa izanik Martinek bere bilobei nekazal munduaren nondik norakoak azaltzen saiatzen zen naiz eta gazteek arreta gutxi jarri. Utzi zituenetik, biek botatzen zuten faltan aitona. Goibel gelditu ziren neba-arrebak eta etxera bueltatzea erabaki zuten.

Zai zuten ama etxera heldu zirenerako.
- Non demontre sartu zarete? Dagoeneko kezkatzen hasia nintzen.
- Ez al dezu ikusi mahai gainean utzi dizugun oharra?
- Ez, ez det ikusi. Eta hala eta guztiz ere, badakizue etzaidala gustatzen zuek biok bakarrik kaletik ibiltzea. Zoazte eskuak garbitzera afaria prest dago eta.

Zoi sofan etzanda zegoen luze luze eginda. Zelako zortea pentsatu zuen bere baitan Mikelek. Nik ere katu izan nahiko nuke, egun guztia handik hona pasatzeko inoren errietarik entzun gabe. Afal ostean, hortzak garbitu, pijama jantzi eta etxekoei agur esan eta gero oheratu zen.

Bele baten txioak esnatu zuen Mikel gauaren erdian. Irakurria zuen, belea augurio txarreko hegaztia zela eta kirioak dantzan jarri zitzaizkion. Txioak geroz eta ozenago entzuten zituen eta leihora gertutatzera ausartu zen. Bertan ikusi zuenak zur eta lur utzi zuen. Mota guztietako izakiak zeuden han beheran: adarbakarra, zezengorria, akerbeltza,… Guztiek batera jetsi zedin keinu egin zioten eta bapatean leihoa inoren laguntzarik gabe ireki zen. Bi aldiz pentsatu gabe egin zuen salto Mikelek, multzoaren erdian topatu zen arte.

Arma eta tramankuluz josita zegoen estalpe batetara eraman zuten. Bertan bakoitzak bere burua aurkezteari ekin zion. Mikel, bere liburuetako kondairek zioten izakiez inguratua zegoela konturatu zen. Haien artean bazegoen bat, buruzagi lanetan zebilena: neska eder ta lirain bat ahalegia. Denek Mari esaten zioten. Beraien bizileko ziren kobazuko eta basoak gizakiek suntsitu zituztela eta galdurik zebiltzan gotorleku baten bila. Soilik bihotz oneko jendearen aurrean ager zitezkeela kontatu zioten eta nahiz eta kontu handiarekin ibili oso arriskutsua zela.

Tiro hotsek bertako guztiak urduritu zituen. Mikelek ez zuen ezer ulertzen, baina besteen ezinegona kutsatu zitzaion. Donostia aldetik jende gaiztoa zetorren izaki guzti haiek suntsitzea. Nahiz eta beraiek beren tresna eta arma guztiak prestatu, etsaien kopurua goruntz zijoan minututik minutara eta bazirudien etzirela denak akabatu arte joango. Une horretan Mikeleri, aitonak askotan eramaten zuen Pio Barojako basoko kobazulo txikia etorri zitzaion burura. Han etziren denak sartuko, baina beraien botereak eta konjuroak erabilita irtenbideren bat bilatuko zuten. Ideia aditzera eman zuenean denen artean plan bat antolatu zuten eta Matia kaletik korrika hasi ziren, donostiar zantarrak atzetik zituztela.

Pun entzutean izerdi patsetan esnatu zen Mikel. Bere betiko ohean zegoen lo. Zoi bere alboan zegoen uzkurturik eta denak normala ematen zuen. Baina leihora begiratu zuenean hura irekia ikusi zuen eta ondo asko zekien, berak etzuela sekula irekita uzten. Gau hartan bizi izandako gauzetaz gogoratzen joan zen pixkanaka pixkanaka. Horretaz gain edozein arazo sahiesteko erabil zitzakeen hitz xelebre batzuk zituen buruan bueltaka.

Xirristi-mirristi
gerrena plat,
Olio zopa
Kikili salda,
Urrup edan edo klik ...
ikimilikiliklik ...

Etiquetas:

jueves, marzo 03, 2011

Antiguako inauteriak!!

Apa kuadrila!!
Hemen iritsi zaizkigu berriz mozorrotzeko inolako aitzakiarik behar ez diren egunak!! urtero bezela, tolosara jungo garelakoan nago. Gure ideia, itsasoz jantzita, ala arraltzalez jantzita edo zerikusia duen zeozertaz jutea da, beti ere izugarrizko hotza ingo dula kontutan hartuta!! Ala ta guztiz ere norbaitek erdi biluzik, lamiarena egin nahi badu ere ametituko degu, naiz eta gero gripea guri kutsatu!

Baina post honen arrazoia, beste bat da: ANTIGUAKO INAUTERIAK ADITZERA EMATEA!!
BAi bai, entzun dezuen bezela. Herri txiki honetan izugarrizko jentilajea dago eta hauetako batzuek, karnabalak herrian ospatzea erabaki dute. Gu ere jendilaje honen pareko garenez zentzu onenean, parte hartzea erabaki degu. Antiguan horrenbeste maite genuen kioskoaren bila, larunbat eguerdian "Rocio-ko peregrinazioa" martxan jarriko da. Guk, faralaes soineko bat egin degu plastikozko poltsekin, beraz ez da zaila parte hartzea. Norbait geio animatuz gero ongi etorri izango da!! Bestela, kalderereoen jantziak ere balio duela esan zuten beraz aitzakiarik ez jarri eta etorri larunbat hontan Rocio-ko bide xelebre hontan parte hartzera.

Jarri deten argazkia, gauza gutxikin edozer egin daitekeela gogoratzeko da. Ez dezagun gometxekin jolasten ziren haur horien ezpiritua galdu!!
Gora Antiguako giroa!!!