Zer ote da Avantouinti?? Hemen finlandian egiten duten erokeri handi bat. Beraiek zerbait tipikoa bezela hartzen dute, baina ala ere, erokeria hutsa da. Eta nola ez, gu ere nahiko erotuta gaudenez, ba finesen moduan, hop!! Uretara!! Bai, beraiei aurpegiko muskulurik txikiena ere mugitzen ez zitzaien bitartean, gu oihuka aritu ginen bainotxoak iraun zituen segundu urritan. Baina ez badidazue sinisten, horra hor gure lorpenaren lekuko grafikoa!!
Beraien esanetan hau oso osasuntsua da eta nik ez dakit sinistu ala ez, baina ziur hiltzen ez bazaitu beste zerbait egingo dizula eta espero degu hona izatea, zeren agian igande honetan ere esperientzia errepikatuko degu!!
Egia esan nik nuen katarroa desagertu zen, ez dakit jada botika amaitu zelako edo bainua dela eta, baina beno, gelderarekin geratu beharko gera. Jada hilehoria izatea besterik ez zait falta fines fines tipikoa izateko.
Beraien hizkuntza ere ikasten ari naiz beraz laister beraiek soilik hartzen dituzten mandangak hartzea faltako zait. Baina uste det hau egin aurretik etxetik bueltila bat emango dudala berriz ere Euskal Herriko herritar bihurtzeko. Gora Alaitz eta MAider!! Gora Gozategi!!! Gora Triki pop!!
Beno kuadrila ondo segi eta izango dezue berriz nere berri (igandean izoztuta hiltzen ez banaiz behintzat!!), aio!!